miércoles, 14 de octubre de 2020

KRISIARI IRTENBIDE ERREPUBLIKAZALEA. Mobilizazio errepublikanoak: Urriak 18. Igandea.

Con las necesarias medidas sanitarias de protección, nos vemos en las calles el próximo 18 de octubre por una salida republicana a la crisis:


Donostia: 12,30. Concentración. Igentea (Frente a la entrada del Ayuntamiento)



Pandemiaren bigarren olatuaren aurrean gaude, honek berriro krisialdi batean murgildu gaitu, eta ez bakarrik osasunarena, baita soziala, ekonomikoa eta politikoa ere. Estatuaren eta haren zerbitzu publikoen hauskortasuna agerian utzi ditu. Baina berezeki osasuna sistemarenak, politika neoliberalen pribatizazioen eta mozketen ondorio larriak dira.

Disfuzio instituzionalak oinarrizko aspektuetan ere agerian utzi ditu, adibidez Estatu autonomikoaren mugak.

Egoera honetan, eskuma monarkikoak Justiziaren manipulazioa eragiten du, Justizia Boterearen Kontseilu Orokorraren berritzea galarazten, (gaur egun legitimitate demokratikorik gabe, orain dela bi urte epea iraungi zaiolako), eta Borbontar Felipek (inork ez dio bozkatu) arauak jaramonik ez ditu egiten eta  hautatukao Gobernuaren aurka egiten du.

Eta sasi guztien gainetik: monarkia. Ez bakarrik Borbontar Juan Carlosen delituengatik, baita gaur egungo erregearen isiltasun konplizeagatik ere, ez du erantzunik eman lokatzak zipriztindu arte. Haren aita sakrifikatzen errudun bakarra balitz bezala. Borbotar Felipek eta bere familia errealak egoera ezagutzen eta ustiatzen zuten, baina urte guzti hauetan ixildu dira.

Erregearen bortxaezintasuna erdi aroko babesaren azpian gordetzen da eta abantaila onartezin eta ez demokratikoa hau  uko egiteko ez daude prest.

Monarkiaren zerbitzurako Justiziak, Gobernuek eta komunikabide gehienek monarka ikertzea beti baztertu dute, ezta errege merituak dimisioa aurkeztuz gero gertatu denarekin. Bakar bakarrik zerbait mugitu da Suitzako fiskaltzak ikertzen hasi denean.

Borboietako ustelkeria handia izan arren, arazoren mamia monarkia da. Bozkatu ez dugun instituzio ez demokratikoa hau diktadura frankistak sortua da. Suitzako kontua oinordetza hartzen den moduan Estatuko Buruzagitza oinordetza hartzen du. Hau dela eta krisi honi irtenbide errepublikazalea bilatu behar diogu, eta ez bakarrik Estatuko Buruzagitzaren hautaketa aldatzeko.

Hiritar guztien oinarrizko eskubide laboralak, sozialak eta politikoak bermatzen duen Konstituzioa behar dugu. Zorraren ordainketa ezik, zerbitzu publikoetan inbertsioak lehentasuna jartzen duena. Espaina solidaria eta nazioanitza batean herrietako autogobernua bermatzen duen irteera, hau da, Errepublika irteera da.

Hiritarrei eta gizarte elkartei (politiko, sozialak eta sindikalak) dei egiten diegu bide hauek elkarrekin jorratzeko. Duintasuna eta eskubideak, eta hurrengo belaunaldietarako etorkizuna mobilizazioaren bidez defendatzeko dei egiten dugu.

Beharrezkoak diren osasun babeseko nerrurriekin urriaren 18a kaleetan ikusten gara.

Errege emeritua epaitegira

Bortxaezintasunik ez

GORA ERREPUBLIKA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario